Sala Rekalde

Fazal Sheikh

02 Dec 2010 - 13 Feb 2011

FAZAL SHEIKH
Rekalde Aretoak eta FUNDACIÓN MAPFREk antolatutako erakusketa.
Komisarioa: Carlos Gollonet

Fazal Sheikh (New York, 1965) argazkilari dokumentalista da, Hirugarren Munduko komunitate behartsuenek bizi eta jasaten duten errealitatea islatzen ahalegintzen dena.

Hasiera batean, munduko zenbait tokitako errefuxiatuengan jarri zuen arreta; pertsona horiek gerrei eta sarraskiei ihes egin nahian, euren lurrak bertan behera utzi behar izan zituzten. Denborak aurre egin eta artistaren interesak ere handitu ziren; azken urteotan, batere eskubiderik ez duten eta bizimodu ezin zailagoa aurrera eraman behar duten Indiako emakumezkoek jasan beharreko diskriminazioaz arduratu da.

Sheikh-ek gatazkak pertsonalizatzen ditu eta protagonisten aurpegien bitartez kontatzen ditu. Argazkietan azaltzen diren pertsonak duintasun eta lasaitasunaz irudikatzen saiatzen da, gizabanako gisa, baina ez biktima bihurtu duten horren ikur gisa.

Sheikh-ek denbora igarotzen du haiekin, entzuten die, haien laguntza eskatzen die, haien konfiantza eskuratzen du eta, horren ostean, irudiak egiten hasten da. Protagonistak baretasun handiarekin paratzen dira kameraren aurrean, buruz buru; hondoak apalak dira, deigarritasunik gabekoak, eta horrek ikusleen arreta osoa erakartzen du. Gauzak horrela, irudikatutakoaren begiradak eta artistarenak lasai-lasai egiten dute bat eta, horri esker, artistak ikusleari helarazten dio begirada hori.

Sheikh-ek konposizioa ezin hobeto zaintzen du; zurien eta beltzen kontrasteek edertasun handiko emaitza ikusgarriak lortzen dituzte. Bere erretratuak oso hurbil daude Alemaniako August Sander (1876-1964) argazkilari ospetsuaren perfekzio formaletik; artista aleman horrek Weimar Errepublikako giza paisaia dokumentatzea lortu zuen modu bikainean.

Erakusketan ikus daiteke nola bilakatu den Fazal Sheikh-en artea. Urteen poderioz, beraren erretratuak muturreko lehenengo plano batean kokatu dira, eta argazkiek ia azalera osoa bete dute. Hain geztutik ateratzen ditu argazkiak zuren, askotan argazkietako pertsonen begi ninietan argi islatzen da argazkilariaren irudia.

Sheikh zuzenean inplikatzen da ezagutzen dituen errealitateekin, pertsonekin... eta argazkigintzaz baliatzen da ikusleen arreta gai horietara bideratzeko, bai argitalpen zainduen bidez, bai erakusketen bidez bai honako webgunearen bidez: www.fazalsheikh.org. Baina, ez da saiatzen erredunak bilatzen; lekukotza bat ematen du. Lana ikusten dutenen zeregina da ondorioak ateratzea eta konpromisoa hartzea.

Fazal Sheikh-ek testuei garrantzi handia ematen die. Horietan argazkien itzulinguruan dagoen testuinguruaren berri ematen du, lekua, gertaera, datu historikoak eta irudikatutako pertsonaren datuak zehaztuz.

1998an beste osagai bat erantsi zuen eta protagonistek kontatzen zizkioten istorioak jasotzen hasi zen, haien aurpegiekin zuzen-zuzenean elkartzeko. Kontrasterik handiena hortxe sortzen da: irudiaren eta hitzaren arteko elkarketan, hain zuzen ere.

Ikusleak dar-dar egiten du duintasun eta adorea islatu bai baina, era berean, istorio tragiko eta bortitzak ezkutatzen dituzte argazki batzuen aurrean; artistak berak istorio horien berri ematen du testuen bitartez.

Azken urteotan, Fazal Sheikh-en argazkiek kritikaren arreta bereganatu dute eta Iparramerikako nahiz Europako museorik garrantzitsuenean izan dira ikusgai.

2005ean argazkilari baten lana aitortzeko eman daitekeen garaikurrik garrantzitsuenetariko bi jaso zituen: MacArthur Fellowship saria eta Henri Cartier-Bresson International Grand Prix.

Bere lanak izen eta ospe handiko erakundeetan erakutsi dira, hala nola Henri Cartier-Bresson Foundation-en (Paris), Arte Garaikidearen Museoan (Mosku), Fotomuseum-en (Winterthur), Nederlands Fotomuseums-en (Roterdam), Tate Modern-en (Londres), The Art Institute of Chicago-n, Internacional Center of Photography-n (New York) eta Metropolitan Museum of Art-en (New York).

ERAKUSKETAKO IBILBIDEA
Rekalde aretoan Fazal Sheikh-i buruz egindako erakusketak argazki kamerarekin jasotako tokien eta geografien lekukotza fidela ematen du; oraingoan, gainera, toki eta geografia horiek batera aurkezten dira.

Aurreneko bi serietan, (Kenya, 1989-1991, eta, Hegoafrika, 1989) Fazal Sheikh-en lanak biltzen dira.

A Sense of Common Ground, Ekialdeko Afrika (1992-1994)
Seriean Fazal Sheikh-ek 1992tik egindako argazkiak biltzen dira; argazkilaria 3 urtez bidaiatu zen Kenyan barrena eta ehunka mila pertsona biltzen zituzten Malawi eta Tanzaniako errefuxiatu zelai batzuetan izan zen.

The Victor Weeps, Afganistan (1996-1998)
1996an Sheikn-ek Nepal, Bhutan eta Pakistanetik zehar bidaiatu zen. Pakistan eta Afganistanen arteko mugara iritsi zenean, inguru horretan Afganistango miloi bat errefuxiatu baino gehiago zeudela ikusi ahal izan zuen; errefuxiatu horiek sobietarren 1979ko inbasioaren ondoren sortutako herrixketan bizi ziren. Ia-ia hogei urte zeramatzaten mugan, eta bertan, erbestean, seme-alabak hazten ikusten zituzten.

A Camel for the Son, Somalia (1992-2000)
2000ko apirilean Kenyako ipar-ekialdera lekualdatu zen, Dabaad-en inguruan kokatutako hiru kanpamentu bisitatzeko –Ifo, Hagadera eta Dagahaley– eta ia hamarkada bat lehenago A Sense of Common Ground-rekin hasitako lan amaigabeari berriro ere ekiteko.

Ramadan Moon-Holanda (2000)
Serie hau Roterdam-go Nederlands Fotomuseum-en aginduz egin zuen eta bertan Somaliako emakumezko batek, Seynab Azir Wardeere-k, bizi duen egoeraren berri ematen da; emakumezko hori Amsterdameraino bidaiatu zen Muqdishotik eta, ilargiaren argipean, bere herrialdearekin amets egiten du Ramadaneko hilabetean.

Simpatia, Brasil (2001)
Serie honetako protagonistak Brasileko Gran Sertão-ko inmigranteak dira; irudiei laguntzeko lekukotzak erabili beharrean, Sheikh-ek folklorearen eta erlijioaren arteko nahasketa zuten esakune laburrak hautatu zituen, langileek euren bizitzan gidari gisa erabiltzen dituzten esamoldeak.

Moksha, India (2003-2005)
2003an Sheikh-ek lehenengoz bisitatu zuen India iparraldeko Vrindavan, Krishna jainkoari eskainitako hiria, hain zuzen ere. Gaur egun India osoan ezaguna da santutegi gisa; izan ere, urtero-urtero milaka alargun iristen dira eta gehienak bertan gelditzen dira hil arte.

Ladli, India (2005-2008)
Serie honek Moksha-n egindako lanari jarraipena ematen dio eta emakumezkoek jasaten duten diskriminazioari buruzko erretratua osatzen du. Urte horietan, Fazal Sheikn-ek adin guztietako emakumezkoei atera zien erretratua eta haien sufrimenduaren lekukotza jaso zuen.
 

Tags: Henri Cartier-Bresson, August Sander